Oiartzungo Udalak azken hilabeteetan Arditurri meategian lanak egin ditu segurtasuna areagotu eta bisita ibilbidea luzatzeko. Gogorazi dutenez, denboraren eta galerian dagoen hezetasuna eta ur pilaketak direla eta, luzatutako bideko hormetan jarri ziren egurrak erori egin ziren 2021ean.

Metalezko zertxak

Hortaz, Udalak Sapaia egonkortzeko metalezko zertxak jarri ditu eta hauen gainetik sare bat, arrokatik eror daitezkeen harritxoak jasotzeko. Proiektu honek 39.000 euro inguruko aurrekontua izan du eta Eusko Jaurlaritzaren 20.000 euro pasatxoko dirulaguntza jaso du, Erein 2023 programaren bitartez. Egindako lanei esker, bidea larrialdi irteera moduan erabili daiteke dagoeneko.

Arditurriko meategia Mendi Urruzuno

Lan gehiago ere egin nahi ditu Udalak bide hau bisitagarri jartzeko. Ibilbideak duen aldaka igotzea errazteko harmailak jarri eta eremua argiztatu nahi du aurten.

Ibilbidea osatu

Udalak Arditurri meategiak 2008an museo bihurtu zituen eta 16 urte hauetan berrikuntza eta inbertsio ezberdinak egiten joan da: ibilbideak osatu, lan arkeologiko sakonak aztarnak ikusgai jartzeko...

13.000 lagun inguruk bisitatzen dituzte bertako galeriak urtero.