Ostiral honetan Santa Krutz eguna ospatu dute Andoainen, tradizio handia duten ekitaldiekin. Herria, asteartetik, urteko lehenengo jaietan murgildurik dago.

Eguna, dultzaineroen saioarekin hasi da eta jarraian Udal Korporazioak Santa Krutz zubirako bidea hasi du banderaren jaitsieran. Ekitaldi honetan, dantzariak eta eskopeteroak lagun izan dituzte.

Ezpata dantza eta brokel dantzaren ondoren, eskopeteroen txanda izan da, baina aurten aldaketa nabarmen bat izan da.

Surik ez

Eskopetek segurtasunagatik eta txoriak babesteko ez dute surik ezta bolborarik bota salbetan. Tiroen soinua antzeratzen zuen grabazio bat megafoniatik jarri dituzte.

Herritarren gehiengoa ez zen pozik agertu aldaketa honekin, baina segurtasuna bermatzea garrantzitsuagoa dela zioena ere egon da.

Meza ere izan zen atzoko egunean Santa Krutz ermitan eta hau buka-tzean, dantzari taldeak azkeneko dantzak eskaini dituzte zubian.

Eguerdian, indarrak berreskuratzeko, txakolin dastaketa eta pintxoak hartzeko parada egon da Espigoian. Ordu berean trikitilariak Plaza Moretik irten dira.

Arratsaldean haurrak izan dira protagonistak. Beraientzat egurrezko jokoak eta diskofesta egon dira.

Kontzertuak

Eguna elektropottottearekin eta Nikotina eta Hofe x 4:40ren kontzertuekin amaituko da. 

Andoaingo jaiek bihar arte iraungo dute. Gaur artisau azoka, kantu kalejira, auzo bazkaria eta danborrada izango dira, besteak beste. Larunbateko ekitaldi esanguratsuenak sagardo txapelketa, Andoaingo talogileak eta zezen suzkoa izango dira.

Festarako gogoekin gelditzen dena ekainaren bukaeran, sanjoanetan, izango du herrian disfrutatzeko beste aukera bat.