Katekesiko haur eta gaztetxoekin Gabon Gaueko meza ospatuko da bihar, hilaren 23an, arratsaldeko 18.00etan, Beasaingo Loinazko San Martin Parrokian. “Aurtengoa berezia izango da, izan ere, duela 800 urte, 1223an, Asiseko San Fran-tziskok estreinatu zuen Belen bizia antzeztuko dute haur eta gaztetxoek mezaren barnean”, azaldu dute Loinazko San Martin Parrokiatik.

Bestalde, abenduaren 24an, 12.00etan, abenduko laugarren igandea ospatuko da; eta astelehenean, berriz, Eguberri eguneko meza. Eguerdiko 12.00etan izango da eta Parrokiako koruak parte hartuko du bertan.