Jon Gotzonek argi dauka bizitza umorez hartu behar dela. Euskaraz hitz egiten “pixkanaka-pixkanaka” hobetzen ari dela dio eta Euskal Herrira amodioagatik etorri zela bizitzera.

Nondik datorkizu umorea egiteko zaletasuna? ¿“De serie” dator edo?

Bueno, zer esango dizut… Zaletasuna, zaletasuna, hau azkenean lan bat  da eta ikusten duzu gehiago enkajatzen duzula umorean “que de azafata”.  Zu etortzen zara lan batera eta hasten zarenean ikusten duzu ea, “txutazen duzun” edo ez.

Demagun egun txar bat izan duzula, nola egiten duzu lan momentu hauetan?

Begira, harrigarria iruditzen bazaizu ere, askoz hobeto. Bai, egia da urte asko pasa ditudala hemen lanean eta mundu guztiak bezala, nire momentu txarrak izan ditut. Baina irratian sartzen naizenean “globo” bat bezalakoa da, arazoak ahaztu egiten dira. “Globo” honek oxigenoa ematen du, saioa amaitzen denean, ordea, arazoak bueltatzen dira.

Produktu bat izango bazina, ¿zein izango litzateke zure slogana?

“Har eta jan ezazu honetatik”.

Amodioagatik egin duzun gauzarik eroena?

Euskal Herrira bizitzera etorri, “como boba”. Momentuan erokeria bat zen, baina ongi atera zen. Oso gustura bizi naiz hemen.

Zure gorputza beste pertsona batekin aldatzeko aukera izanez gero, zeinekin egingo zenuke trukea?

“Potente” dagoen edozein kirolarirekin, Cristiano Ronaldo izan ezik. Markel Alberdi igerilariarekin, adibidez.

Zein da egin duzun gauzarik lotsagarriena?

Hori ezin da kontatu, “ladrón”. Mundu guztiak egin ditugu gauza lotsagarriak baina ezin dira kontatu, jijijijiji.

Munduari zer falta zaio? Eta Jon Gotzoni?

Munduari falta zaio “deskojono” gehiago. Eta bizitza politikoan dagoen antzerki hori sinistu beharrean, beste mota bateko antzerki sinistu eta nahi izatea, parodiak, barreak, algarak… Bizitza gogorra da eta gogortasun horri aurre egiteko umorea bezalakorik ez dago.

Musika talderik gustukoena?

Oso zaila da musika talde batekin gelditzea: Maddona, The Rolling Stones eta Bruce Springsteen  gustuko ditut.

Obsesiorik bai?

Saiatzen naiz egiten ditudan gauzak ongi egiten, baina obsesoriorik gabe. Egiten ditudanak ongi egin baina neurrian, “que no se me vaya la vida”, esaten dena.

Zure bizitzan sexyen sentitu zaren momentua?

Ibizan, diskoteka batean, bi gin-tonic-ekin, agian.

Jon Gotzonera euskalki kontsideratu beharko litzateke? Euskaltzaindiari egingo diogu eskaera.

Pixkanaka-pixkanaka hobetzen ari naiz. Jendeak ez du nabari baina zuk hartzen baduzu aurtengo Jon Gotzon eta duela hiru urtekoa berdintsua dirudien arren, zerbait, zerbait banoa aurrera.

Pablo Casado edo Melania Trump? Norekin joango zinateke afaltzera?

“Pues” begira, Melania Trump, “porque” dago “callada” denbora guztian.

Norbait agurtzeko gogorik ez baduzu ez ikusiarena egiten duzun horietako bat zara?

Ez, “de tripas corazón” egin eta agurtzen dut. Ez dut gustuko “la cataratas” egitea.

Té con pastas edo gin-tonic bat?

Gin-tonic.