Kolore biziak eta lore-estanpatuak batetik eta soineko luze eta freskoak bestetik, baina marinel-diseinuak ahaztu gabe. Hori da Ohma!-k proposatzen duena sasoi honetarako

Izko Premamá Donostiako denda ezagunak Ohma! Maternity Wear markarekin egin zuen bat iaz eta aldaketa erabat positiboa izan da. Urte bete darama proiektu berri honek forma hartzen eta lan handia izan duen arren, ilusio handiarekin egin denez gero, emaitza oso pozgarria izan da Inge Izkorentzat, honen guztiaren atzean dagoen pertsona.

Hasierako helburuetako bat geroz eta jende gehiagorengana iristea zen eta soberan bete dela esan daiteke. Izan ere, bezeroak oso ongi erantzuten ari dira arropa-bilduma berrien aurrean, badirudi gogoko dutela. Gainera, kalitate eta prezio arteko harremana oso ona da. Denetarik aurkitu daiteke hemen: galtzak, kamisetak, alkandorak, soinekoak…

Emakumeak haurdunaldian ere gustura sentitu daitezen eta beren estiloa mantendu dezaten egiten du lan Inge Izkok. Horregatik, ehun erosoak eta aldaketa fisikoetara ezin hobeki egokitzen direnak eskaintzen ditu, beti ere azkeneko tendentziak kontuan hartuta. Esan behar da Ohma!-ko arropa haurdunaldiko lehenengo hilabeteetan hasi daitezkeela erabiltzen eta, moldatzen joaten direnez, amaieraraino jantzi daitezke. Edoskitzearen aldeko apustua ere egin du eta, hortaz, prenda asko haurdunaldian zehar eta ondoren ere erabili daitezke.

Horretaz gain, haurdunaldirako bainujantziak ere aurkitu ditzakegu denda honetan, bai hondartzarako eta baita igerilekuetarako ere. Lentzeria-moda ere ez da atzean geratzen; bularretakoak, adibidez, haurdunaldian eta edoskitzean erabili daitezkeenak. Kirola egiteko ere hainbat proposamen ditu: leggin, buggie, t-shirt… eta, amaitzeko, azken nobedadea: haurrentzako arropa. Bezeroek oso gustuko dute eta geroz eta arrakasta handiagoa du.

+ INFO

OHMA! DONOSTIA

Urbieta kalea, 23

20006 Donostia

Tlf: 943 84 52 58

www.facebook.com/OhmaDonostia