Gipuzkoako III. Errotagintza topaketa egin zuten joan den larunbatean Azpeitian eta goiz osoko ekimena antolatu zuten. Bertan aurkeztu zuten Errota Egunaren hirugarren edizioaren egitaraua. Maiatzaren 19ra arte Gipuzkoako hainbat errotetara bisita gidatuak egiteko aukera izango da. Orain, eskualdeko hainbat errotetara egingo dute bisita, antolatzaileek azaldu dutenez. Maia-tzaren 12an, esate baterako, Altzo, Amezketa eta Larraulgo errotetara bisitak egingo dira.

Bisitak

Larraulgo Txuringaineko errota izango da bisitatuko dutenetako bat. Antolatzaileek esan dutenez, herriko plazatik 10.30ean aterako dira. Aurrez izena eman beharko da 634 289 327 telefono zenbakian edo kultura@larraul.eus helbidean. Altzoko San Salvador Bekoa errota ere bisitatuko dute. 0.15ean egingo dute bisita gidatua eta aurrez izena eman beharko da 943 652 413 telefonoan edota kultura@altzo.eus helbidean. Azkenik, Amezketako Ieraregibizkar errotara ere egingo dute bisita. 12.00etan eta 14.00etan egingo dituzte bisitak. 657 370 156 telefono zenbakian edota pellozabalagunea@amezketa.eus helbidean egin beharko dira izen emateak.

Horretaz gain, Gipuzkoako Errota egunaren barruan, asteazen honetan, hilaren 8an Joxin Azkue zizurkildarrak hi-tzaldia eman zuen bere jaioterrian. Azpeitiko errotak estraperlo garaian izenburua eraman zuen hitzaldiak eta Sanagustin aretoan izan zen 19.00etan. Antolatzaileen hitzetan, jende ugari bildu zen.