Hernaniko Udalak uztailean haur eta nerabeentzako eskain-tzen dituen bi programetarako izen-emate epea zabaldu du hilaren 28ra arte. Matrikula online egin beharko da eta lotura udal webgunean aurki daiteke (hernani.eus).

Udaleku desberdinak

Udaleku Irekiak hiru eta hamar urte bitarteko haurrentzat dira eta Kirol Udalekuak, aldiz, hamaika eta hamabi urte bitartekoentzat.

Online izena emateak hiru pauso nagusi ditu: Identifikatzea (haurraren guraso edo tutorearen identifikazioa egiten da eta datu pertsonalen eta ekonomikoen atalak bete-tzen dira); erlazionatutako pertsonen alta (haurraren atala osatzen da); eta ikastaroan izena ematea (udalekuan izena ematen da).

Online

Hernaniko Udalak online programa bera erabiltzen du Gazteria, Kirol eta Kultura zerbitzuetarako. Horregatik, aurreko urtean udalekuetan izena online eman zutenak edota kiroldegiko bazkide edo kulturako ikastaroetako erabiltzaile direnak udalekuetan izena emateko programan jadanik identifikatuak daude.

Izen-ematea online egiteko moldatzen ez direnentzat Udaleko Haur eta Gazteria Arloak arreta eskainiko du bere bulegoan, bai telefonoz (943 337 041) eta bai aurrez aurre (Aristizabal kalea, 7 behea) 16.00etatik 19.00etara.

Udalekuen inguruko informazioa diptiko batean aurkezten da eta Hernaniko ikastetxeen bidez zabaltzen da. Aurtengo diptikoko irudiak Hernaniko Haurtxokoko haurrek egin dituzte eta bertako dinamizatzailea den Saioa Garciak egokitu ditu.